Mundua deskubritzen


Kaixo denoi, Ainhoa dut izena eta bost hilabete ditut. Mundu honetan gauza asko existitzen dira. Horregatik, bada garaia nik deskubritzeko. Aste honetan hasiko naiz. Hau da plana:
Aste egunak
Gelak
Astelehena
Nire logela
Asteartea
Gurasoen gela
Asteazkena
Sukaldea
Osteguna
Bainugela
Ostirala
Egongela
Larunbata
Nebaren gela
Igandea
Gurasoen bulegoa


Astelehena:

Gaur astelehena da. Lehenengo eta behin, etxeko parte bat deskubrituko dut. Amak dutxa hartzen duen bitartean sehaskatik atera naiz. Orain, nire logela esploratuko dut. Oso poliki mugitzen naiz katuka nabilelako. Nire logela oso handia da eta gauza asko daude: sehaska bat, armairu handi bat, bi aulki, mahai txiki bat eta gauza gehiago. Lehenengo armairurako norabidean joan naiz. Ailegatu naizenean armairuaren atea ireki dut
Buh! Pertsona asko daude eta ikaratu naiz, horregatik, negarrez hasi naiz. Berehala ama etorri da eta kontsolatu nau. Eta azaldu dit ez dela beharrezkoa ikaratzea, nire arropa delako pertxetatik zintzilikatuta. Honekin nahikoa daukat gaurkoz.
Asteartea
Gaur gurasoen gela esploratuko dut. Gaur atzo baino askoz gehiago luzatu naiz. Heldu naizenean, ama sukaldean zegoen bazkaria egiten. Nire gurasoen logelan, haien ohearen azpian sartu naiz. Han, panpina bat aurkitu dut eta horrekin jolasten hasi naiz. Oso ondo pasatzen ari naizenez, ez naiz denboraz konturatu. Denbora asko pasatu denean oihu bat entzun dut. Ama negarrez hasi da. Horregatik, ni ere negarrez hasi naiz. Momentu batean ama etorri da eta aurkitu nau. Amak arreta deitu dit eta berriz ez ezkutatzeko agindu dit. Oso kezkatuta zegoen ez ninduelako aurkitzen. Ni berriro hasi naiz negar egiten eta amak kontsolatu nau. Amak janaria eman dit eta ohera eraman nau lo egiteko.

Asteazkena
Gaur asteazkena da. Hori dela eta, sukaldea esploratuko dut. Gaur oso goiz esnatu naiz, gurasoak oraindik lo egiten ari dira. Sukaldean gauza asko daude eta horregatik azkarrago noa. Han gauza handi eta marroia ikusi dut eta ikaratu naiz, horregatik, urrundu naiz. Baina gauza marroia mugitu da eta aurpegi bat ikusi dut une honetan. Negar egiten hasi naiz asko ikaratu naizelako. Gauza marroi hori niregana etorri da, bere mingaina atera du eta aurpegia miazkatu dit. Kili-kiliak egiten dizkit bere mingainarekin eta barrez egiten hasi naiz. Amaieran aita eta ama etorri dira eta esan didate gauza hori txakur bat dela eta Teo duela izena. Orain Teo nire lagun hoberena da


Osteguna
Gaur bainugela esploratuko dut. Heldu naizenean han Teo zegoen. Txakurra zutik ipini da eta hankarekin argia piztu du. Bainugelan gauza asko daude. Bainera urez beteta dago eta bainatzea asko gustatzen zaidanez bueltatu naiz nire logelara jostailuak hartzeko. Bainugelara heldu naizenean Teo dagoeneko baineran zegoen. Gero ni sartu naiz. Han Teok xaboia hartu du eta bote guztia baineran bota du eta horregatik ponpa asko atera dira. Baineran gomazko ahatetxoa sartu dut. Oso ondo pasatzen ari garenean ama sartu da bainugelan eta oihukatu du sustoagatik. Gero, barre egiten hasi da eta ni ere bai. Amak esan du oso azkarrak garela.

 
Ostirala
Gaur ostirala da eta horregatik egongela esploratuko dut. Lehenik, Teori deitu diot, berehala etorri da niregana. Gero, egongelara joan naiz. Han mila gauza daude. Lehenengo ikusi dut gauza bat: kristalezko kutxa bat ematen du. Han barruan ura dago eta arrain batzuk. Arrainak txiki-txikiak eta laranjak dira. Egongelako beste aldean sofa bat eta bi besaulki daude. Sofaren aurrean gauza handi eta beltza dago. Mahai bat ere badago. Mahaiaren gainean gauza txiki eta beltza dago kolorezko puntuekin. Hori oso arraroa denez puntu gorri bat ukitu dut eta gauza beltza horretan pertsona bat agertu da.  Gero beste puntu bat ukitu dut eta katu batzuk jolasten agertu dira. Gero beste puntu bat ukitu dut eta pailazo bat agertu da lelokeriak egiten. Horregatik, barrezka hasi naiz. Berehala ama etorri da eta adierazi dit hori telebista bat dela eta filmak edota beste gauzak ikusteko balio duela.
Larunbata
Gaur larunbata da eta horregatik nire nebaren gela esploratuko dut. Nire nebak Jon du izena eta bi urte ditu. Bere logela nirearen ondoan dago. Bere logela heldu naizenean bera komunean zegoen. Han jostailu asko daude. Berehala aurkitu naiz jolasten panpina eta jostailu guztiekin. Nire nebaren logelan gauza gutxi esploratzeko daudelako bakarrik jolastu naiz. Gero nire neba heldu da eta nirekin hasi da jolasten.
Igandea
Gaur igandea da eta nire gurasoen bulegoa esploratu behar dut. Baina oso nekatuta nago eta gaur atsedena hartuko dut.*

Abentura urpekoan

Badakizu zer gertatu zait gaur goizean? Egongelaren atea zabaldu dut eta ez zegoen zorurik, eta bat batean erori nintzen zuloan. Uste dut gas batzuk zeudela, eta lurrera heldu baino 5 segundu lehenago lo egin nuen.
Esnatu nintzenean gaizki ikusten nuen baina uste nuen kamioi batean nengoela. Kamioaren atzeko partean rejila bat zegoen eta ikusi nuen non nengoen: sabanan nengoen. Sei ordu pasa eta gero gaua egin zen, ikusi nuen koala bat zuhaitz batean eta pentsatu nuen Australian nengoela. Gau hori kamioian pasatu nuen eta egunsentian kamioia gelditu zen. Ahotsak entzun nituen eta itxaroten egon nintzen gizonak joan arte. Joan zirenean kamioiko atzeko atea zabaltzen saiatu nintzen baina giltzarrapoz itxita zegoen. Pentsatu nuen eta hamar minutu geroago ideia bat izan nuen: Pijamako maukak rejilatik atera nituen eta giltzarrapoa hartu nuen maukarekin eta kamioian aurkitu nuen alanbre batekin ireki nuen. Atera baino lehen, fijatu nintzen ez zegoela pertsonarik, eta atera nintzen. Leiho batetik ikusi nuen eta... urpeko batean nengoen! Lehenago uste nuen sabana batean nengoela baina konturatu nintzen gas horiek lilura sortu didatela. Kutxa batzuk ikusi nituen eta ireki nuen bat. Barruan animaliazko larru batzuk zeuden. Pentsatu nuen gauza bat: animaliazko larru trafikanteak zirela. Kutxa baten gainean urpekoko plano bat zegoen, eta hau da:



Uste nuen kontrol gunearen ondoan nengoela. Leiho bat zegoen gune honetan. Ikusi nuen pixka bat gehiago planoa eta konturatu nintzen ihes egiteko eskotilatik atera behar nuela, baina hara ailegatzeko kontrol gunetik pasatu behar zen eta erreaktor nuklearretatik ere bai. Kutxa guztiak ireki nituen eta kutxa batean nire aitona zegoen! ni oso harrituta nengoen eta kontatu nizkion nire deskubrimendu guztiak. Nire aitonak esan zidan kontrol gunera joan behar genuela. Eta horrela egin genuen baina giltzaz itxita zegoen, gogoratu nintzen alanbreaz eta hartu nuen. Ireki genuen atea eta periskopiotik begiratu nuen baina ez nuen ezer ikusi eta nire aitonari esan nion. Gero, berak begiratu zuen GPS batetik eta Islandiaren ondoan geunden. Nire aitonak esan zidan animaliazko larrua hartzeko hotza handia zegoelako Islandian.
Nik galdetu nion aitonari nola irtengo ginen eta berak kontatu zidan sekretu bat: nire aitona marinela da eta altxor bat dauka eta horregatik bahitu gaituzte. “Baina niri, zergatik?” Galdetu nion aitonari eta aitonak esan zidan altxorra niretzat dela testamentuan eta aitonari hil nahi dutela eta gero niri lapurtu nahi dutela. Nik aho zabalik nengoen, guztiz harrituta. Gero nik esan nion aitonari hori ez zela bidezkoa eta gero esan nion aitonari deitzeko mobiletik poliziari baina ez zegoen koberturarik eta ideia bat izan nuen eta ideia hau da: urpekoa uretatik atera eta ni eskotilatik aterako naiz eta han deituko diot poliziari laguntza eskatzeko. Eta hori egin genuen baina urpekotik atera nuenean, fijatu nintzen mobila ez zeukala bateriarik. Desesperatuta nengoen! Eta barrura joan nintzen aitonari esateko. Aitonak esan zidan bateria bete zuela atzo, eta nik esan nion berari seguraski bahitzaileek bateria kendu dutela mobilari inori ez deitzeko. Orduan erabaki genuen etxera joatea urpekoarekin. Konturatu nintzen atea zabalik zegoela eta itxi nuen alanbrearekin bahitzaileak ez sartzeko. Eta horrela egin genuen, Españan geundenean Donostian aparkatu genuen urpekoa. Atera ginen eta utzi genituen bahitzaileak urpekoan. Portuan nengoenean marinelari eskatu nion momentu bat mobila, eta deitu nien poliziari eta senideei.
Eta orain etxean nago nire senideekin festa bat ospatzen.



HALA BAZAN EDO EZ BAZAN
 SAR DADILA KALABAZAN
   ETA ATERA URPEKOAN

Makarroi urdinen misterioa

Pozik nengoen. Hamar bat eduki nuen matematikazko  azterketan eta bazkaltzeko makarroiak zeuden. Patinetea hartu nuen eta etxera itzuli nintzen. Bakarrik nengoen, aita eta ama lanean zeuden eta seme bakarra naiz.

Makarroiak hartu nituen lapikoan sartzeko. KONTXO!! Makarroiak urdinak ziren. Urdin-urdinak, gainera. Ez nintzen ausartzen makarroi horiek jatera, beraz, ogitarteko bat egin nuen zerbait jateko, baina ez zegoen urdaiazpikorik!
Eroskira joan nintzen. Kokoteraino nago Eroski “zurekin” kartela ikusteaz. Eroskin sartu nintzen eta urdaiazpikoa erosi nuen.
Etxean, ogitartekoa egin nuen eta ogitartekoa egin ondoren makarroiak bilatu nituen, zerez eginda zeuden jakiteko.
Etiketan bakarrik jartzen zuen kaloriarik ez zutela.



Hozkailua irekita zegoela ikusi nuen. “KONTXOLIS! Egun bitxi-bitxia da, benetan esaten dizut”.
Lorategira atera nintzen ogitartekoa jateko eta arnasa hartzera. Nire auzokidea (Guamedo Lores) bere lorategian zegoen loreak eta zuhaitzak zaintzen. Pixka bat lodiago zegoen. Bera txikle bat jaten ari zela ikusi nuen. Txiklea ere urdina zen. Txiklearen marka ez zen Happydent edo Trident, Bluefood baizik.
Ogitartekoa jan eta gero sukaldera itzuli nintzen. Hor ikusi nuen makarroien marka Bluefood zela ere bai.
“ENE MAITEA! Amari (Ane Stesia) deituko diot”, esan nuen. Baina ezin zuen nirekin hitz egin operazio-gelan zegoelako. “Aitari (Andoni Caso) deituko diot”. Baina hauxe esan zuen: “Orain ezin dut zurekin hitz egin, agur”. Beti bezala.
Ordenagailua piztu nuen eta interneten sartu nintzen. Hor Bluefood ipini nuen eta hauxe atera zitzaidan: Bluefood marka berri bat da. Oso merkea da eta ez du kaloriarik.

Erosi Bluefood eta pozik egongo zara!
Pepinoaren kalea 17.
08019 (Vitoria-Gasteiz)
“Pepinoaren kalea 17???? Hori  hemen ondoan dago!!”
Patinetea hartu nuen eta pepinoaren kalera joan nintzen. Lau minututan heldu nintzen. Lantegi bat zegoen, hor, hiri erdian. Ez nuen lantegi hori inoiz ikusi.
Txirrina jo nuen eta emakume handi eta lodi batek atea ireki zuen. “Ossea, zzer nahi duzzu?” Esan zidan.
“Ez, ezer ez…” esan nion. Beldurra nuen eta. Berak txartela bat zuen bularrean. Mariola Ngile zuen izena. Ajaaaa… izen hori ezaguna egiten zitzaidan. Berriro txirrina jo nuen eta uste dut nagusia ireki zuela atea, nik nahi nuen bezala.

Berak ere txartela zuen: Ana Gusi zuen izena. Ajajaaaa… izen hori ere ezaguna egiten zitzaidan. “Ossea eta reketeossea, zzer nahi duzzu?” Esan zidan. “Ezer ez…”
Leiho bat irekita zegoela ikusi nuen. Bizkor, tximista bat bezala, etxera itzuli nintzen. Soka handi eta gogor bat hartu nuen eta lantegira bueltatu nintzen berriro. Soka hartu nuen eta leihora bota nuen, “kako” bat bezala.
Lantegian sartu nintzenean oso usain txarra zegoen. Arrain usaina bezalakoa zen. Ajajajaaaa…


Gela batean sartu nintzen. Atearen gainean ipintzen zuen: “Txipiroien gela”
“Hori ez da bidezkoa!!! Txipiroien tinta erabiltzen dute janaria egiteko!” pentsatu nuen. Liburu batean irakurri nuen txipiroien tinta janari berezi batzuk egiteko balio zuela eta kaloria asko zituela. “Poltsan ipintzen zuena gezurra da!
Gezurti handiak dira!!”
Sega-potoa hartu nuen eta poliziari deitu nion.
Polizia, etorri zen bi minututan eta esan nion Bluefood organizazioak txipiroien tinta erabiltzen zuela, eta poltsetan kaloriak ez zituela jartzen zuela.
Poliziak atxilotu zuen lantegian zegoen jendea.
Poliziak zorionak eman zizkidan eta etxera bueltatu nintzen.
Lehen baino zoriontsuago nengoen.
Misterioan ere hamar bat eduki nuen!!!!


Orain gogoratzen dut  zergatik egiten zitzaizkidan ezagunak emakume horiek.
Nire klaseko bi nesken amak ziren, klaseko neskarik pijoen amak: Josefa Shion Ngile eta Pati Kismikis Gusi.

Hala bazan edo ez bazan
sar dadila kalabazan
eta atera bizitza honetako
misterio guztietan.