Piñata egiteko pausuak

Gu Blanca, Nuria, Dani eta Jorge gara. Piñata mexikarra egiteko pausuak erakutsiko ditugu. Zuek ikasteko.
Piñata mexikarrek zazpi kono dituzte, konoek zazpi pekatu kapitalak errepresentatzen dituzte. Piñata biribila eta kolorezkoa da. Inauterietan, urtebetetxeetan eta, batez ere, Gabonetan egiten dira. Guk maiteminduen egunean apurtuko dugu.


materialak

                                                                                          
-Artaziak
-Kola
-Boligrafoa
-Puxika
-Haria
-Kolorezko kartulinak
-Egunkari zaharra
-Makila
-Crespón papera (pinotxo papera)
-Zeloa
-Grapagailua
-Zulogailua

1. Pausua

Prestatu behar dugu: puxika, kola eta egunkari zahar bat.
Ontzi batean kola ur pixka batekin nahastuko dugu.
Puxika puztuko dugu toperaino eta zerbait jarriko dugu beheko partean puxika eusteko,
guk mazeta bat jarri dugu baina ez du oso ondo funzionatzen asko mugitzen delako.
Gero egunkari zaharrarekin zatiak egin eta zati horiek itsatsi kolarekin puxikaren inguruan.
Utzi lehortzen eta gogorra gelditzen ez bada kapa gehiago ipini behar dira. Guk hiru kapa jarri ditugu.

2. Pausua

Pausu honetan konoak ipiniko ditugu (zazpi kono). Konoek zazpi pekatu kapitalak errepresentzatzen dituzte. Pekatu kapitalak hauexek dira: jalekeria, inbidia, harrokeria, lizunkeria, haserrea, alferkeria eta diruzalekeria.


Konoak egiteko lau kartulina handi behar ditugu. Kartulina bat hartu eta zirkunferentziaerdia egin behar dugu. Horretarako, konpas handi bat egin dugu lapitza eta hariarekin (lapitzan hariarekin korapilo bat egiten). Gero kartulinaren  beheko partean, erdiko aldean, puntu bat margotu dugu eta hortik lapitzarekin zirkunferentzierdi bat egin behar dugu. Gauza bera egin behar dugu lau aldiz. Moztu erdi zirkunferientzia eta erditik tolestu. Zirkunferentzierdia bi zatitan moztu behar dugu tolestutako partetik. Hori egin eta gero, mihiak egin artaziekin errezago itsasteko. Jiratu kono baten forma hartu arte. Guk zeloa eta grapa jarri ditugu itsasteko baina kolarekin ere egin ahal da.