Kartetan jolasten


Kaixo! Zer moduz? Joana dut izena eta gaur oso gauza arraroa gertatu zait. Ohera joan naizenean nire ohea hegaz egiten hasi da eta nirekin gainean leihotik atera da. Bat-batean ohea hegazkin bihurtu da.
Leihotik itsaso handi eta urdin-urdina ikusi dut. Bat-batean, norbaitek bota nau. Itsasoan erortzean sireno eta pelikano bat ikusi dut kartetan jolasten.
Haiek niri oso larri ikusi naute. Nik galdetu diet nola atera itsasotik. Haiek erantzun didate lagunduko didatela kartetan partida bat irabazten badut.
Nik onartu dut. Haiek irakatsi didate nola jolastu: lehenengo kartak banatu behar dira, gero bakoitzak lehenengo karta atera behar du, karta baxuena botatzen duenak froga bat egin beharko du, ondo egiten badu bi puntu irabazten ditu eta gaizki egiten badu besteek bi puntu irabaziko dituzte. Hamabost puntu lortzen duen lehenengoak irabaziko du.
Lehenengo nik karta baxuena bota dut. Esan didate 10 segundotan botila bat zortzi aldiz bete eta puztu behar dudala. Ondo egin dut eta horregatik bi puntu irabazi ditut. Gero pelikanok froga egin du eta gaizki egin duenez sirenoak eta biok bi puntu irabazi ditugu. Ordu erdi pasa eta gero, nik hamahiru puntu nituen, sirenoak hamalau eta pelikanoak hamar puntu. Nire txanda da. Oso froga zaila tokatu zait. Sirenoa lasterketa batean igeri egiten irabazi behar dut. Eta…
Ez dut irabazi eta sirenoak bai. Horregatik negarrez hasi naiz eta sirenoak zer gertatzen zaidan galdetu dit. Nik erantzun diet nire etxera bueltatu nahi dudala. Pelikanoak esan dit ez kezkatzeko orain bueltatuko naizelako. Pelikanoak txistu egin du eta pelikano asko agertu dira. Haien mokoan hartu eta hegaz egiten etxera eraman naute.
Orain beti ohea armairura lotzen dut.

Nuria

Sorginkeria



NIIIIUUUM!!!! Hegazkina oso azkar zebilen itsasoaren gainean. Bat-batean ezkerretako hegoan sua zegoen. Pilotoak leihotik sua itzaltzen saiatu zen. Bai, sua itzali zuen baina hegoa gaizki zegoen eta hegazkina abandonatu behar izan zuen parakaidasekin. Minutu bat eta gero itsasoan zegoen igeri egiten eta bat-batean uharte txiki-txiki bat ikusi zuen. Bertan sireno bat, pelikano bat eta karramarro bat zeuden kartetan jolasten.

–Kaixo… Maripi Loto naiz –esan zuen beldurrarekin –.Hau amets bat da edo hil egin naiz eta zeruan nago?
–Hau mundua da, gure mundu bakarra.
–Nahi duzu gurekin jolastu? Ez duzu irabaziko baina tutea dibertigarria da.
–Nik Getxora bueltatu nahi dut han nire familia dago eta.
–Nahi baduzu bi partida jolasten dituzu eta nire lagunak, Guadalupe Likano, eramango zaitu Getxora bere mokoan.
–Ez nago txantxetan!!!! Eraman ahal nauzue Getxora, mesedez eta faborez?
–Ados baina nire sorginkeria apurtu behar duzu eta zu bezalakoa izango naiz. Hau da sorginkeria: banengoen ikastetxean eta zerbait bazegoen komunean,     hurbildu nintzen eta hor sorgin bat zegoen. Sorginak esan zidan sorginkeri bat  neukala. Mila pertsonak nahi badute sorginkeria apurtzen da. Erdi-arraina naiz horregatik.
–Sorginkeriak eta haztikeriak... bai tratua onartzen dut. Saiatuko dut baina lehenik eraman behar nauzue.

Pelikanoak Maripi eraman zuen bere mokoan.

–Getxoooooo!!! Eskerrik asko, orain nire betebeharra egin behar dut.
–Ez horregatik eta agur.

Pelikanoa joan zen hegoak astintzen. Flap, flap, flap, flap, flap.

Maripik mila pertsonei esan zien zer gertatzen zen, sorginkeria, sireno eta pelikanoarena kontatu zien... Maripik sorginkeria apurtu zuen eta sirenoak  gizon normal bat berriro izan zen Maripiri esker. 


Hala bazan edo ez bazan

sar dadila kalabazan

eta atera Getxoko hondartzan.

 Dani

Nire azken urtebetetzea


Kaixo denei, Lucia dut izena eta zeruan nago.
Orain dela 5 ordu, mundu honetako neskarik zoriontsuena nintzen, itsasontzi batean nengoen nire senideekin nire urtebetetzea ospatzen. Tarta bat oparitu didate, ni baino handiagoa zen.
Ni oso burugogorra naiz eta bengala bat bota nahi izan dut sua artifiziala bezala. Bengalatik txinparta bat atera da eta itsasontzia erre da. Ni uretara bota naiz eta bizirik atera den bakarra nintzen. Guztia beltza ikusten nuen baina bizirik nengoen, oso arraroa izan da.
Igeri egiten hasi naiz eta gauza sinestezin bat ikusi dut: sireno bat pokerrean jolasten karramarro eta pelikano batekin! Amesgaiztoa ote zen? Bat-batean hegazkin baten soinua entzun dut. “Salbatuta nago” pentsatu dut.
Baina begiak itxi ditut eta irudi bat etorri zait burura: nire senideak erretzen itsasontzian.
– Buuuaaaa!!! –negarrez hasi naiz–, ez dut inoiz etxera itzuliko, buuaaa!!
Hegazkinak uhartean lurra hartu du                                                                      – Pilotu, eraman umezurtz-etxera– esan diot pilotuari Pilotuak nire aurpegia malkoz beteta ikusita “Hori eginda dago” esan dit
Hegazkinean sartu naiz eta zeruan, oso oso altu geundenean, “Agur, piloto” esan dut. Bota naiz eta neure buruaz beste egin dut. Orain zeruan nago, nire senideekin.

Zelako urtebetetzea…
Jorge

5. elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa

Aurten ere parte hartu dugu elkar dendaren lehiaketan. 
Hauek dira egin ditugun ipuinak. Ea zorte handia dugun!