Makarroi urdinen misterioa

Pozik nengoen. Hamar bat eduki nuen matematikazko  azterketan eta bazkaltzeko makarroiak zeuden. Patinetea hartu nuen eta etxera itzuli nintzen. Bakarrik nengoen, aita eta ama lanean zeuden eta seme bakarra naiz.

Makarroiak hartu nituen lapikoan sartzeko. KONTXO!! Makarroiak urdinak ziren. Urdin-urdinak, gainera. Ez nintzen ausartzen makarroi horiek jatera, beraz, ogitarteko bat egin nuen zerbait jateko, baina ez zegoen urdaiazpikorik!
Eroskira joan nintzen. Kokoteraino nago Eroski “zurekin” kartela ikusteaz. Eroskin sartu nintzen eta urdaiazpikoa erosi nuen.
Etxean, ogitartekoa egin nuen eta ogitartekoa egin ondoren makarroiak bilatu nituen, zerez eginda zeuden jakiteko.
Etiketan bakarrik jartzen zuen kaloriarik ez zutela.



Hozkailua irekita zegoela ikusi nuen. “KONTXOLIS! Egun bitxi-bitxia da, benetan esaten dizut”.
Lorategira atera nintzen ogitartekoa jateko eta arnasa hartzera. Nire auzokidea (Guamedo Lores) bere lorategian zegoen loreak eta zuhaitzak zaintzen. Pixka bat lodiago zegoen. Bera txikle bat jaten ari zela ikusi nuen. Txiklea ere urdina zen. Txiklearen marka ez zen Happydent edo Trident, Bluefood baizik.
Ogitartekoa jan eta gero sukaldera itzuli nintzen. Hor ikusi nuen makarroien marka Bluefood zela ere bai.
“ENE MAITEA! Amari (Ane Stesia) deituko diot”, esan nuen. Baina ezin zuen nirekin hitz egin operazio-gelan zegoelako. “Aitari (Andoni Caso) deituko diot”. Baina hauxe esan zuen: “Orain ezin dut zurekin hitz egin, agur”. Beti bezala.
Ordenagailua piztu nuen eta interneten sartu nintzen. Hor Bluefood ipini nuen eta hauxe atera zitzaidan: Bluefood marka berri bat da. Oso merkea da eta ez du kaloriarik.

Erosi Bluefood eta pozik egongo zara!
Pepinoaren kalea 17.
08019 (Vitoria-Gasteiz)
“Pepinoaren kalea 17???? Hori  hemen ondoan dago!!”
Patinetea hartu nuen eta pepinoaren kalera joan nintzen. Lau minututan heldu nintzen. Lantegi bat zegoen, hor, hiri erdian. Ez nuen lantegi hori inoiz ikusi.
Txirrina jo nuen eta emakume handi eta lodi batek atea ireki zuen. “Ossea, zzer nahi duzzu?” Esan zidan.
“Ez, ezer ez…” esan nion. Beldurra nuen eta. Berak txartela bat zuen bularrean. Mariola Ngile zuen izena. Ajaaaa… izen hori ezaguna egiten zitzaidan. Berriro txirrina jo nuen eta uste dut nagusia ireki zuela atea, nik nahi nuen bezala.

Berak ere txartela zuen: Ana Gusi zuen izena. Ajajaaaa… izen hori ere ezaguna egiten zitzaidan. “Ossea eta reketeossea, zzer nahi duzzu?” Esan zidan. “Ezer ez…”
Leiho bat irekita zegoela ikusi nuen. Bizkor, tximista bat bezala, etxera itzuli nintzen. Soka handi eta gogor bat hartu nuen eta lantegira bueltatu nintzen berriro. Soka hartu nuen eta leihora bota nuen, “kako” bat bezala.
Lantegian sartu nintzenean oso usain txarra zegoen. Arrain usaina bezalakoa zen. Ajajajaaaa…


Gela batean sartu nintzen. Atearen gainean ipintzen zuen: “Txipiroien gela”
“Hori ez da bidezkoa!!! Txipiroien tinta erabiltzen dute janaria egiteko!” pentsatu nuen. Liburu batean irakurri nuen txipiroien tinta janari berezi batzuk egiteko balio zuela eta kaloria asko zituela. “Poltsan ipintzen zuena gezurra da!
Gezurti handiak dira!!”
Sega-potoa hartu nuen eta poliziari deitu nion.
Polizia, etorri zen bi minututan eta esan nion Bluefood organizazioak txipiroien tinta erabiltzen zuela, eta poltsetan kaloriak ez zituela jartzen zuela.
Poliziak atxilotu zuen lantegian zegoen jendea.
Poliziak zorionak eman zizkidan eta etxera bueltatu nintzen.
Lehen baino zoriontsuago nengoen.
Misterioan ere hamar bat eduki nuen!!!!


Orain gogoratzen dut  zergatik egiten zitzaizkidan ezagunak emakume horiek.
Nire klaseko bi nesken amak ziren, klaseko neskarik pijoen amak: Josefa Shion Ngile eta Pati Kismikis Gusi.

Hala bazan edo ez bazan
sar dadila kalabazan
eta atera bizitza honetako
misterio guztietan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario