Kartetan jolasten


Kaixo! Zer moduz? Joana dut izena eta gaur oso gauza arraroa gertatu zait. Ohera joan naizenean nire ohea hegaz egiten hasi da eta nirekin gainean leihotik atera da. Bat-batean ohea hegazkin bihurtu da.
Leihotik itsaso handi eta urdin-urdina ikusi dut. Bat-batean, norbaitek bota nau. Itsasoan erortzean sireno eta pelikano bat ikusi dut kartetan jolasten.
Haiek niri oso larri ikusi naute. Nik galdetu diet nola atera itsasotik. Haiek erantzun didate lagunduko didatela kartetan partida bat irabazten badut.
Nik onartu dut. Haiek irakatsi didate nola jolastu: lehenengo kartak banatu behar dira, gero bakoitzak lehenengo karta atera behar du, karta baxuena botatzen duenak froga bat egin beharko du, ondo egiten badu bi puntu irabazten ditu eta gaizki egiten badu besteek bi puntu irabaziko dituzte. Hamabost puntu lortzen duen lehenengoak irabaziko du.
Lehenengo nik karta baxuena bota dut. Esan didate 10 segundotan botila bat zortzi aldiz bete eta puztu behar dudala. Ondo egin dut eta horregatik bi puntu irabazi ditut. Gero pelikanok froga egin du eta gaizki egin duenez sirenoak eta biok bi puntu irabazi ditugu. Ordu erdi pasa eta gero, nik hamahiru puntu nituen, sirenoak hamalau eta pelikanoak hamar puntu. Nire txanda da. Oso froga zaila tokatu zait. Sirenoa lasterketa batean igeri egiten irabazi behar dut. Eta…
Ez dut irabazi eta sirenoak bai. Horregatik negarrez hasi naiz eta sirenoak zer gertatzen zaidan galdetu dit. Nik erantzun diet nire etxera bueltatu nahi dudala. Pelikanoak esan dit ez kezkatzeko orain bueltatuko naizelako. Pelikanoak txistu egin du eta pelikano asko agertu dira. Haien mokoan hartu eta hegaz egiten etxera eraman naute.
Orain beti ohea armairura lotzen dut.

Nuria

No hay comentarios:

Publicar un comentario