Mundua deskubritzen


Kaixo denoi, Ainhoa dut izena eta bost hilabete ditut. Mundu honetan gauza asko existitzen dira. Horregatik, bada garaia nik deskubritzeko. Aste honetan hasiko naiz. Hau da plana:
Aste egunak
Gelak
Astelehena
Nire logela
Asteartea
Gurasoen gela
Asteazkena
Sukaldea
Osteguna
Bainugela
Ostirala
Egongela
Larunbata
Nebaren gela
Igandea
Gurasoen bulegoa


Astelehena:

Gaur astelehena da. Lehenengo eta behin, etxeko parte bat deskubrituko dut. Amak dutxa hartzen duen bitartean sehaskatik atera naiz. Orain, nire logela esploratuko dut. Oso poliki mugitzen naiz katuka nabilelako. Nire logela oso handia da eta gauza asko daude: sehaska bat, armairu handi bat, bi aulki, mahai txiki bat eta gauza gehiago. Lehenengo armairurako norabidean joan naiz. Ailegatu naizenean armairuaren atea ireki dut
Buh! Pertsona asko daude eta ikaratu naiz, horregatik, negarrez hasi naiz. Berehala ama etorri da eta kontsolatu nau. Eta azaldu dit ez dela beharrezkoa ikaratzea, nire arropa delako pertxetatik zintzilikatuta. Honekin nahikoa daukat gaurkoz.
Asteartea
Gaur gurasoen gela esploratuko dut. Gaur atzo baino askoz gehiago luzatu naiz. Heldu naizenean, ama sukaldean zegoen bazkaria egiten. Nire gurasoen logelan, haien ohearen azpian sartu naiz. Han, panpina bat aurkitu dut eta horrekin jolasten hasi naiz. Oso ondo pasatzen ari naizenez, ez naiz denboraz konturatu. Denbora asko pasatu denean oihu bat entzun dut. Ama negarrez hasi da. Horregatik, ni ere negarrez hasi naiz. Momentu batean ama etorri da eta aurkitu nau. Amak arreta deitu dit eta berriz ez ezkutatzeko agindu dit. Oso kezkatuta zegoen ez ninduelako aurkitzen. Ni berriro hasi naiz negar egiten eta amak kontsolatu nau. Amak janaria eman dit eta ohera eraman nau lo egiteko.

Asteazkena
Gaur asteazkena da. Hori dela eta, sukaldea esploratuko dut. Gaur oso goiz esnatu naiz, gurasoak oraindik lo egiten ari dira. Sukaldean gauza asko daude eta horregatik azkarrago noa. Han gauza handi eta marroia ikusi dut eta ikaratu naiz, horregatik, urrundu naiz. Baina gauza marroia mugitu da eta aurpegi bat ikusi dut une honetan. Negar egiten hasi naiz asko ikaratu naizelako. Gauza marroi hori niregana etorri da, bere mingaina atera du eta aurpegia miazkatu dit. Kili-kiliak egiten dizkit bere mingainarekin eta barrez egiten hasi naiz. Amaieran aita eta ama etorri dira eta esan didate gauza hori txakur bat dela eta Teo duela izena. Orain Teo nire lagun hoberena da


Osteguna
Gaur bainugela esploratuko dut. Heldu naizenean han Teo zegoen. Txakurra zutik ipini da eta hankarekin argia piztu du. Bainugelan gauza asko daude. Bainera urez beteta dago eta bainatzea asko gustatzen zaidanez bueltatu naiz nire logelara jostailuak hartzeko. Bainugelara heldu naizenean Teo dagoeneko baineran zegoen. Gero ni sartu naiz. Han Teok xaboia hartu du eta bote guztia baineran bota du eta horregatik ponpa asko atera dira. Baineran gomazko ahatetxoa sartu dut. Oso ondo pasatzen ari garenean ama sartu da bainugelan eta oihukatu du sustoagatik. Gero, barre egiten hasi da eta ni ere bai. Amak esan du oso azkarrak garela.

 
Ostirala
Gaur ostirala da eta horregatik egongela esploratuko dut. Lehenik, Teori deitu diot, berehala etorri da niregana. Gero, egongelara joan naiz. Han mila gauza daude. Lehenengo ikusi dut gauza bat: kristalezko kutxa bat ematen du. Han barruan ura dago eta arrain batzuk. Arrainak txiki-txikiak eta laranjak dira. Egongelako beste aldean sofa bat eta bi besaulki daude. Sofaren aurrean gauza handi eta beltza dago. Mahai bat ere badago. Mahaiaren gainean gauza txiki eta beltza dago kolorezko puntuekin. Hori oso arraroa denez puntu gorri bat ukitu dut eta gauza beltza horretan pertsona bat agertu da.  Gero beste puntu bat ukitu dut eta katu batzuk jolasten agertu dira. Gero beste puntu bat ukitu dut eta pailazo bat agertu da lelokeriak egiten. Horregatik, barrezka hasi naiz. Berehala ama etorri da eta adierazi dit hori telebista bat dela eta filmak edota beste gauzak ikusteko balio duela.
Larunbata
Gaur larunbata da eta horregatik nire nebaren gela esploratuko dut. Nire nebak Jon du izena eta bi urte ditu. Bere logela nirearen ondoan dago. Bere logela heldu naizenean bera komunean zegoen. Han jostailu asko daude. Berehala aurkitu naiz jolasten panpina eta jostailu guztiekin. Nire nebaren logelan gauza gutxi esploratzeko daudelako bakarrik jolastu naiz. Gero nire neba heldu da eta nirekin hasi da jolasten.
Igandea
Gaur igandea da eta nire gurasoen bulegoa esploratu behar dut. Baina oso nekatuta nago eta gaur atsedena hartuko dut.*

No hay comentarios:

Publicar un comentario