Pozik nengoen. Hamar bat eduki
nuen matematikazko azterketan eta
bazkaltzeko makarroiak zeuden. Patinetea hartu nuen eta etxera itzuli nintzen.
Bakarrik nengoen, aita eta ama lanean zeuden eta seme bakarra naiz.
Makarroiak hartu nituen lapikoan sartzeko. KONTXO!! Makarroiak urdinak ziren. Urdin-urdinak, gainera. Ez nintzen ausartzen makarroi horiek jatera, beraz, ogitarteko bat egin nuen zerbait jateko, baina ez zegoen urdaiazpikorik!
Eroskira joan nintzen.
Kokoteraino nago Eroski “zurekin” kartela ikusteaz. Eroskin sartu
nintzen eta urdaiazpikoa erosi nuen.
Etxean, ogitartekoa egin nuen eta
ogitartekoa egin ondoren makarroiak bilatu nituen, zerez eginda zeuden
jakiteko.
Hozkailua irekita zegoela ikusi
nuen. “KONTXOLIS! Egun bitxi-bitxia da, benetan esaten dizut”.
Lorategira atera nintzen
ogitartekoa jateko eta arnasa hartzera. Nire auzokidea (Guamedo Lores) bere
lorategian zegoen loreak eta zuhaitzak zaintzen. Pixka bat lodiago zegoen. Bera
txikle bat jaten ari zela ikusi nuen. Txiklea ere urdina zen. Txiklearen marka
ez zen Happydent edo Trident, Bluefood baizik.
Ogitartekoa jan eta gero
sukaldera itzuli nintzen. Hor ikusi nuen makarroien marka Bluefood zela
ere bai.
“ENE MAITEA! Amari (Ane Stesia)
deituko diot”, esan nuen. Baina ezin zuen nirekin hitz egin operazio-gelan
zegoelako. “Aitari (Andoni Caso) deituko diot”. Baina hauxe esan zuen: “Orain
ezin dut zurekin hitz egin, agur”. Beti bezala.
Ordenagailua piztu nuen eta
interneten sartu nintzen. Hor Bluefood ipini nuen eta hauxe atera
zitzaidan: Bluefood marka berri bat da. Oso merkea da eta ez du
kaloriarik.
Pepinoaren kalea 17.
08019 (Vitoria-Gasteiz)
“Pepinoaren kalea 17???? Hori hemen ondoan dago!!”
Patinetea hartu nuen eta
pepinoaren kalera joan nintzen. Lau minututan heldu nintzen. Lantegi bat
zegoen, hor, hiri erdian. Ez nuen lantegi hori inoiz ikusi.
Txirrina jo nuen eta emakume
handi eta lodi batek atea ireki zuen. “Ossea, zzer nahi duzzu?” Esan zidan.
“Ez, ezer ez…” esan nion.
Beldurra nuen eta. Berak txartela bat zuen bularrean. Mariola Ngile zuen
izena. Ajaaaa… izen hori ezaguna egiten zitzaidan. Berriro txirrina jo nuen eta
uste dut nagusia ireki zuela atea, nik nahi nuen bezala.
Berak ere txartela zuen: Ana
Gusi zuen izena. Ajajaaaa… izen hori ere ezaguna egiten zitzaidan. “Ossea
eta reketeossea, zzer nahi duzzu?” Esan zidan. “Ezer ez…”
Leiho bat irekita zegoela ikusi
nuen. Bizkor, tximista bat bezala, etxera itzuli nintzen. Soka handi eta gogor
bat hartu nuen eta lantegira bueltatu nintzen berriro. Soka hartu nuen eta
leihora bota nuen, “kako” bat bezala.
Lantegian sartu nintzenean oso
usain txarra zegoen. Arrain usaina bezalakoa zen. Ajajajaaaa…
“Hori ez da bidezkoa!!!
Txipiroien tinta erabiltzen dute janaria egiteko!” pentsatu nuen. Liburu batean
irakurri nuen txipiroien tinta janari berezi batzuk egiteko balio zuela eta
kaloria asko zituela. “Poltsan ipintzen zuena gezurra da!
Gezurti handiak dira!!”
Sega-potoa hartu nuen eta
poliziari deitu nion.
Polizia, etorri zen bi minututan
eta esan nion Bluefood organizazioak txipiroien tinta erabiltzen zuela,
eta poltsetan kaloriak ez zituela jartzen zuela.
Poliziak atxilotu zuen lantegian
zegoen jendea.
Poliziak zorionak eman zizkidan
eta etxera bueltatu nintzen.
Lehen baino zoriontsuago nengoen.
Misterioan ere hamar bat eduki
nuen!!!!
Orain gogoratzen dut zergatik egiten zitzaizkidan ezagunak emakume
horiek.
Nire klaseko bi nesken amak ziren,
klaseko neskarik pijoen amak: Josefa Shion Ngile eta Pati Kismikis Gusi.
Hala bazan edo ez bazan
sar dadila kalabazan
eta atera bizitza honetako
misterio guztietan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario