2. Pausua

Pausu honetan konoak ipiniko ditugu (zazpi kono). Konoek zazpi pekatu kapitalak errepresentzatzen dituzte. Pekatu kapitalak hauexek dira: jalekeria, inbidia, harrokeria, lizunkeria, haserrea, alferkeria eta diruzalekeria.


Konoak egiteko lau kartulina handi behar ditugu. Kartulina bat hartu eta zirkunferentziaerdia egin behar dugu. Horretarako, konpas handi bat egin dugu lapitza eta hariarekin (lapitzan hariarekin korapilo bat egiten). Gero kartulinaren  beheko partean, erdiko aldean, puntu bat margotu dugu eta hortik lapitzarekin zirkunferentzierdi bat egin behar dugu. Gauza bera egin behar dugu lau aldiz. Moztu erdi zirkunferientzia eta erditik tolestu. Zirkunferentzierdia bi zatitan moztu behar dugu tolestutako partetik. Hori egin eta gero, mihiak egin artaziekin errezago itsasteko. Jiratu kono baten forma hartu arte. Guk zeloa eta grapa jarri ditugu itsasteko baina kolarekin ere egin ahal da.

4 comentarios: