1. Pausua

Prestatu behar dugu: puxika, kola eta egunkari zahar bat.
Ontzi batean kola ur pixka batekin nahastuko dugu.
Puxika puztuko dugu toperaino eta zerbait jarriko dugu beheko partean puxika eusteko,
guk mazeta bat jarri dugu baina ez du oso ondo funzionatzen asko mugitzen delako.
Gero egunkari zaharrarekin zatiak egin eta zati horiek itsatsi kolarekin puxikaren inguruan.
Utzi lehortzen eta gogorra gelditzen ez bada kapa gehiago ipini behar dira. Guk hiru kapa jarri ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario