Manualitatea: fofutxak


Azken egunetan fofutxak egin ditut nire neba-arrebekin.

Goma EVAz eginda daude. Guk hamar ordu eman ditugu panpinak egiten.

Burua, hankak, besoak eta oinak forma berdinean egiten dira panpina guztietan.

Burua egiteko bero-pistola, poliespanezko pilota handia, cianoacrilato itsasgarria eta goma EVA behar ditugu.

Hankak egiteko bi alanbre,  cianoacrilato itsasgarria eta goma EVA behar ditugu.

Besoak egiteko cianoacrilato itsasgarria eta goma EVA behar ditugu.

Oinak egiteko bero-pistola, poliespaneko pilota txikia, cianoacrilato itsasgarria eta goma EVA behar ditugu.

Herramintak ondo erabiltzeko aholku hauek esango dizkizut:

·         Cianoacrilato itsasgarria ez jarri atzamarretan bestela min asko izango duzu  askatzeko.

·         Bero-pistolarekin erre egin ahal zara zure atzamarrak horregatik pintzekin hartu ahal duzu goma EVA.

·         Pintxo morunoak birziklatu ahal dituzu.

Oso dibertigarria da, gomendatzen dizut. Horregatik beste bat egin nahi dut.

Zailtasun batzuk aurkitu nituen: Zapatak egiten, burua egiten eta ilea egiten ere bai.

Panpina niretzat izango da edo opariko dut norbaiti.

Panpina apalean edo nire mahai gainean jarriko dut.

Norbaiti oparitzen ba diot nire lehengusuei oparituko diet.

No hay comentarios:

Publicar un comentario